Albiste guztiak

Albisteak

Amorruaren aurkako txertoa

2020ko amorruaren aurkako kanpaina bertan behera uztea erabaki da, Covid-19aren osasun larrialditik eratorritako osasun arrazoiengatik. Derrigortasun hori betetzea jabeen ardura dela azpimarratu dute eta, hortaz, datozen hilabeteetan zakurrari txertoa jarri behar dieten jabeei gomendatu diete ohiko albaitariarengana jo dezatela.

2020-07-14 Euskara eta Hezkuntza Udala orokorrak

Itzaire Haur Eskolako matrikulak

Itzaire Haur Eskolan matrikulak egiteko epea uztailaren 17tik 24ra luzatuko da. Hitzordua eskatzea ezinbesteko izanen da bertaratu eta tramitea burutzeko.

Gehiago irakurri
2020-07-12 Mendia Partehartzea eta Auzolana Ekonomia eta Hirigintza Udala orokorrak

Aizango bidea moldatu da, auzolanean

Aurreko aste osoan zehar, Basakabitik Aizango antenara doan bidea moldatu dute hainbat herritarrek auzolanean, Udalak baliabidez lagunduta. Nafar Gobernuari azken hamarkadan behin eta berriz eskatu zaion mantenu lana, azkenean leitzarren eskutik iritsi behar izan da.

Gehiago irakurri
2020-07-10 Tokiko Garapena Ekonomia eta Hirigintza

Leitza bogan dagoela dirudi!

Aste gutxitan, komertzio eta PROIEKTU profesional berriak martxan jarriko dira, itxi ziren zenbait taberna eta jatetxek erreleboa izanen dute, landetxe gehiago ireki dira, larunbatetako baserritarren azoka berria martxa onean doa...
 

Gehiago irakurri
2020-07-09

Kontribuzioa aurrerantzean bi zatitan kobratuko da

2020 urtetik hasita, Leitzako Udalak kontribuzioa bi zatitan banatuko du kobratzeko garaian, lehen zatia uztailean eta bigarren erdia azaroan pasaz.

Gehiago irakurri