Albiste guztiak

Albisteak

Kontsumo ohituren inguruko inkesta eginen da etxez etxe

Bertako produktuen inguruko lan-taldeak apirila eta maiatza bitartean 400 inkesta egin nahi ditu herritarren artean bertako produktuak erosi eta kontsumitzeko dagoen interesa neurtzeko. Irati Iparra ariko da etxez etxe iritzi guztiak biltzen.

2017-03-21

Familien Txokoa martxan da Itzaire haurreskolan

Otsailean jarri zen martxan Familien Txokoa, adin txikikoen sarea osatzen duten Gizarte Zerbitzu, Osasun etxea eta Itzaire Haurreskolaren eskutik. Espazioa 0-3 urte bitarteko haur eta beren gurasoei zuzenduta dago. Zaintza lanak lehenetsi eta haurrekin egoteko denbora eta patxada hartzea du helburu. Horretarako bi ildo lantzen dira, haur-guraso harremanak sustatu eta gai desberdinen inguruko erreflexioa.

Gehiago irakurri
2017-03-20

Udalak bere Energia Plana aurkeztu zuen

Leitzako III Energia jardunaldien barruan, Udalak bere Energia Plana aurkeztu zuen pasa den ostegunean. Plana ESETEK enpresarekin batera landu da. Diagnostiko bat egin ondoren hainbat neurri zuzentzaile proposatu dira, ingurumena zaindu eta dirua aurrezteko balioko dutenak.

Gehiago irakurri
2017-03-15

Udalak aldi baterako 3 langile hartuko ditu funtzio anitzak betetzeko

Izen ematea ireki da dagoeneko eta epea apirilaren 3an amaituko da

Gehiago irakurri
2017-03-13

2017ko aurrekontuak bideo batean laburtu ditugu

Herritarrengana iritsi eta udal jardueraz informatzeko bide desberdin bat landu dugu. 2016an egin genuena eta 2017an egingo duguna bideo labur batean bildu eta sare sozialen bidez zabaldu dugu aurten. Hala ere, beti bezela, aurrekontua zehaztasun guztiarekin ikusi nahi duenak, www.leitza.eus atariko atalean kontsulta dezake.

Gehiago irakurri
2017-03-14

Energia Jardunaldiak hirugarrenez Leitzan

Aurten hirugarren urtez antolatu dira Energia Jardunaldiak Leitzan. LeitzEko Kontsumo taldea eta Udalaren arteko elkarlanaren emaitza dira . Aurreko urteetako jardunaldietan saio oso arrakastatsuak izan genituen, eta espero dugu aurten ere leitzarrak eta ingurukoak gogoz hurbiltzea martxoan eginen diren 3 saioetara.

Gehiago irakurri