2020 urtetik hasita, Leitzako Udalak kontribuzioa bi zatitan banatuko du kobratzeko garaian, lehen zatia uztailean eta bigarren erdia azaroan pasaz.
Leitzako udalaren leitza.eus web orrialdean zehaztuta dator “zergadunaren egutegia” atalean zein zerga edo tasa urteko zein hilabetetan ordaintzen den. Hori horrela izan da azken urte hauetan eta ez da aldaketa esanguratsurik egon, baina aurten hasita, kontribuzioa bi zatitan banatuta ordainduko dela jakinarazi du Udalak.
