Kultura eta Kirola 2018-05-02

Aste honetan hasiko da Leitzako Kultur Aroa

Ez da ezer faltako. Ekimen anitzez osatu da aurtengo programa . Leitzako Kultur Aroa prest dago. Urtero bezala hitzaldi, kantaldi, erakusketa edota kontzertuz betea dator Kultur Aroa. Maiatzaren 4an, ostirala, emanen zaio hasiera eta garragarilaren 17ra arte luzatuko da.


Tokiko Garapena Kultura eta Kirola 2018-04-18

Herri aretoa eginen da!

Sinatu da Leitzako Udala eta Nafarroako Gobernuko Kultura Sailaren arteko hitzarmena zine zaharrean moldaketa lanak egin eta Herri Aretoaren proiektua aurrera eramateko. 2018an, 300.000€-ko laguntza jasoko du Udalak. Honenbestez, moldaketa lanak aurtengo udan hasiko dira. Era berean, datorren urtean ere finantziazio bidea zabalik izatea da Leitzako Udalaren helburua.


Euskara eta Hezkuntza 2018-04-16

Errenta aitorpena ere, euskaraz egin.

Errenta aitorpena egiteko epea ekainaren 22ra artekoa da eta modu askotan egin dezakezu (autolikidazio proposamena berretsiz, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora joanda, finantza erakunde batean…). Edozein modutan egiten duzula ere, euskaraz egin dezakezu, udalerri euskaldunetan euskaraz garela erakutsiz. Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi zaitugu.


Denera 31 orrialde