Tokiko Garapena 2017-02-09

Iberoko dorrea konpontzeko 450 mila euroko inbertsioa eginen du Nafar Gobernuak

Aurreko legealdietan egindako lanari jarraituz, oraingo Udal Gobernuak Goizuetako Udalarekin batera, Iberoko Erdi-Aroko dorre eta koplexu arkitektonikoa berreskuratzeko ahaleginetan aritu dira hainbat hilabetez. Badirudi lan horrek fruituak eman dituela izan ere Nafar Gobernuko Kultura Zuzendaria den Fernando Perez Gomezek gaur Leitza eta Goizuetara egindako bisitan aditzera eman du Nafar Gobernuak Iberoko dorrea berreraikitzeko 450.000€ko inbertsioa eginen duela 2017an.






Denera 6 orrialde