Udala orokorrak 2019-01-08

Txakur kaka gabe, askoz hobe!

Udaletxean jaso diren iritzien arabera, azken asteotan nabarmen igo da gune publikoetan txakurren kaka. Horregatik, herritarrei gogorarazi nahi die, txakur jabeen betebeharra dela txakurren kaka biltzea.


Tokiko Garapena Kultura eta Kirola 2018-12-20

Herri Aretoa finantzatzeko laguntza gehiago lortu da

2018an Nafarroako Gobernutik 300.000 €-ko laguntza jaso zuen Leitzako Udalak Herri Aretoaren moldaketa lanei ekiteko. Horrez gain, 2019. urtean ere finantziazio bidea zabalik izateko lanean jardun du. Lan horren emaitzak jaso ditu orain, eta Nafarroako Gobernua zein europar erakundeetatik kostu osoaren % 67ko laguntza jasoko du.


Berdintasuna eta Gizarte Politikak 2018-11-15

Ez dira zenbaki hutsak. Gure bizitzak dira!

Urtero Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak azaroaren 25aren inguruan, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, sentsibilizazio kanpaina bat egiten du eta herrietan hainbat ekimen antolatu. Aurtengo leloa EZ DIRA ZENBAKI HUTSAK. GURE BIZITZAK DIRA! izanen da. Leitzan, azaroaren 23an elkarretaratzea eginen da 12:00etan plazan.


Tokiko Garapena 2018-10-31

Leitzako eta Aresoko produktuen IV. Azoka egingo da azaroaren 11an. Berrikuntzekin dator gainera.

Leitzako Udalak eta LeitzEKO Kontsumo taldeak elkarlanean, bertako produktuen IV. azoka antolatu dugu azaroaren 11rako. Gure ekoizleen eta bereziki gure baserritarren jakinduria eta ezagutza zabaltzeko erakusleihoa izan nahi du Azokak. Bai parte-hartzaileen aldetik eta baita ere herritarren aldetik jaso zuen erantzunagatik, ekimen arrakastatsua geratu da. Aurten gainera, bi berrikuntza egonen dira feriaren bueltan. Bertako produktuen pintxopotea ostiralean eta Azoka Menua igandean.


Denera 31 orrialde