Igerileku irekia

Leitzako igerileku irekia eta bertako zerbitzua  Anikote Leitza S.L-k kudeatzen du uda garaian. Igerilekuaren denboraldia ekainaren bigarren hamabostaldian abiatzen da eta irailera arte irauten du.

EGUTEGIA:

2026an, ekainaren 13tik irailaren 6ra zabalduko dira igerileku irekiko ateak.

ORDUTEGIA:

Astelehenetik igandera 11:00-20:00

(Leitzako Pestetan 11:00etatik 18:00etara)

HARREMANETARAKO:

Telefonoa: 948 51 0719 / 623 266 582

kirolak@leitza.eus

ABONUAK eta EGUNEKO SARRERAK NOLA EROSI:

Igerileku denboraldiko abonuak, kiroldegiko harreran fitxa betez (argazkia eta familia agiria behar dira, kasuan kasu) edo webgunetik (http://leitza.reservas24h.es) eskura daitezke.

Eguneko sarrerak erosteko aldiz, igerilekuko harreran bertan ordainduta edota webgunearen bidez eskuratzeko aukera dago.

Jarraian duzun gidak azaltzen dituen pausoak segiz, erraz eskura ditzakezu, bai ordenagailuz zein mugikorraren bidez, aplikazioa erabiliz: sarrerak erosteko gida

 

igerilekua2
igerilekua
Anikote igerilekua
igerilekua
Menua