YUKU ETA HIMALAYAKO LOREA
Prezioa bonua: 3’50
Prezioa Online: 4€
Prezioa leihatilan: 5€
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoa, familia atzean utzi ondoren, betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta, batez ere,… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musikari eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.