Kantu bat gara - Jon Maia

Kantu bat gara (Jon Maia)

Kantuetan dago gure historiaren kronika. Kantuetan daude gure ametsak.

30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: Itsasoari begira, Gora Herria, Lehenbiziko bala, Nirekin, Non geratzen den denbora, Eskuetan, Itsasoa gara, Zaharra zara Bilbo eta abar…

30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bisita egingo digu bere hainbat kantu ezagunen bertsioak Leitzako Herri Aretoan aurkezteko, Pello Ramirezen, Gorka Hermosa eta Nacho Sotorekin batera.

FITXA ARTISTIKOA

Ahotsa: Jon Maia
Akordeoia: Gorka Hermosa
Biolontxeloa: Pello Ramírez
Teklatuak: Nacho Soto

The event is finished.

Data

2022 Mai 22
Expired!

Ordua

19:00

Online Sarrerak

Online sarrerak erosi
Herri Aretoa

Kokapena

Herri Aretoa
Herri Aretoa, Elgoyen, 9, 31880 Leitza
Kategoriak
Online sarrerak erosi
Menua