Arkiskil Futbol Zelaia

Leitzako futbol zelaiaz hitz egiterakoan aipatu behar den lehen gauza Aurrera Kirol Elkartea da. Elkarte honek aurreko mendeko bigarren erdian hasi zuen bere ibilbide oparoa eta geroztik herrian bestelako ekarpen ugariak alde batera utzita, hainbat futbol talde eratu ditu, bai belarrean eta baita areto futbolari dagokionean ere.

Herrian sortu ziren lehen futbol taldeek Inguruartea zelaiean jolasten zuten.

Larbando futbol zeilaia izan zen Aurrera Kirol Elkartearen ekimenez sortu zen lehena eta gaur egun industrialdea denaren lur eremuaren ondoan kokatu zen.

Urteak beranduago prestatu zen igerileku, pilotaleku eta kiroldegitik gertu dagoen eremuan, gaur egun belarrean jokatzeko erabiltzen jarraitzen den Arkiskil futbol zelaia.

(Jarraitzeko…)

arkiskilean entrenamentua
Arkiskilen Aurrera kadeteak
Arkiskil zelaia
Menua