Udalaren web berritua kalean da dagoeneko!

Urte osoko lanaren ostean, web berritua argiraratu du gaur, uztailaren 24ean, Leitzako Udalak. Aurrekoaren domeinu berean dago (www.leitza.eus) eta berrikuntza ugari dakartza. Hala ere, lan asko dago egiteko oraindik, eduki…

Leitzako Pesta Batzordearen oharra

Aurreko astean Leitzako Pesta Batzordeak sare sozial eta mugikorreko mezu bidez honako oharra helarazi zuen: Leitzako Udalak bere partetik, aurten pesta ekimenik ez duela antolatuko eta zuhurtziaz jokatzeko deia zabaldu…

Leitzako Aginte Makila

LEITZAKO AGINTE MAKILA egin du Aingeru Zabaleta Alsua herritarrak. Mende baino gehiagoko zilarrezko bara barruan darama gordeta eta «Herrintzat» mezua grabatuta, agintarien betebeharra gogoraraziz. Gaztaina, ebanoa, larrua eta altzairuak presentzia…

Auzolana Itzairen, Leitzelarrean

Uztailaren 18an, herritar talde koxkor bat AUZOLANEAN aritu zen Itzaire inguruan, Leitzelarrean. Zubi bat eta desbrozatze lanak egin zituzten, besteak beste.  Azken aldian ez dira gutxi ikusten ari garen gisako…

Autobusen maiztasuna eta garraio zerbitzuen gora-beherak

Irudietan jasota daude Leitzan ditugun autobus ordutegiak orokorrean eta Covid-19 garaian. Gobernuak zerbitzu hauek ugaritu ditzan Leitzako Udalak lanean dihardu aspaldian; baita egungo osasun krisi egoerako zerbitzu murriztuagatik kexa formala aurkeztu ere.

Itzaire Haur Eskolako matrikulak

Itzaire Haur Eskolan matrikulak egiteko epea uztailaren 17tik 24ra luzatuko da. Hitzordua eskatzea ezinbesteko izanen da bertaratu eta tramitea burutzeko.

Aizango bidea moldatu da, auzolanean

Aurreko aste osoan zehar, Basakabitik Aizango antenara doan bidea moldatu dute hainbat herritarrek auzolanean, Udalak baliabidez lagunduta. Nafar Gobernuari azken hamarkadan behin eta berriz eskatu zaion mantenu lana, azkenean leitzarren eskutik iritsi behar izan da.

Leitza bogan dagoela dirudi!

Aste gutxitan, komertzio eta PROIEKTU profesional berriak martxan jarriko dira, itxi ziren zenbait taberna eta jatetxek erreleboa izanen dute, landetxe gehiago ireki dira, larunbatetako baserritarren azoka berria martxa onean doa…

Menua