Kiroldegiko 2026-2027 programazio berria martxan da. Hemen informazio gehiago:
A3_DEF Jarduerak 2026-2027 ikasturtea
Prozedura
Izena emateko:
- www.leitza.reservas24h.es webgunean.
- kiroldegiko harreran.
Beharrezkoa izanen den informazioa:
- Izena emanen duen pertsonaren datu pertsonalak.
- Bankuko txartela, ordainketa egiteko.
- Kontu korrontea (prezioa bi alditan ordaindu behar dutenen kasuan).
Ordaintzeko bi aukera izanen dira:
- Urte osoko prezioa kuota bakar batean ordaintzea.
- Urte osoko prezioa bi kuotatan ordaintzea.
*Bi kasuetan ikastaroen prezioa berdina izanen da.
Izena emateko epeak
- Irailaren 7tik 9ra kiroldegiko bazkideak.
- Irailaren 10 eta 11an kiroldegiko bazkideak ez direnak, baina aurreko denboraldiko ikastaroen azken txandan parte hartu zutenak.
- Irailaren 14 eta 15ean gainontzekoak.
*EPEZ KANPO EGINDAKO IZEN-EMATEAK EZ DU LEHENTASUNIK IZANEN.

