Leitzeko pestetan herri mailan jazo daitezkeen eraso matxisten aurrean, 2023an Erasoen Aurkako Mahaiak, Leitzeko Mugimendu Feministak sortutako protokolo hau egokitu eta osatu zuen. Ondotik, urtez urte errebisatu eta moldatzen da, identifikatzen diren behar berrietara egokitze aldera.
Pesta eredu feminista bat bultzatzeko oinarriak jasotzeaz gain, eraso sexisten aurrean eman beharreko erantzuna modu praktiko eta zehatzean azaltzea du asmoa.
Protokoloa lau ataletan banatu da:
- Pesta eredu feminista bultzatzeko neurri eta baldintzak (aurre lanketatik hasi eta pesta ondoreraino)
- Erasoei begira, pesten aurretik egiteko lanketa edo prebentzioa
- Pestetan eraso bat gertatzen den momentuan nola jokatu
- Erasoaren ondorengo erantzun soziala

