Ongi etorri Leitzako Udalaren webgunera.

Atari honetan Leitzako herriari eta Udalari buruzko informazioa aurkituko duzu. Bertako biztanleentzat gertutasuna eta gardentasuna eskainiko duen tresna izatea eta herria ezagutu nahi duzuenontzat erabilgarria izatea nahi nuke.

Udal Gobernu honek askotan aipatu du herritarrengana hurbila eta gardena izan nahi duela. Zalantzarik gabe, gaur egun, web orria tresna garrantzitsua da bide horretan aurrera egiteko. Gainera, datozen urteetan atari honen edukietan eta zerbitzuetan sakontzen jarraitzeko asmoa dugu. Horretarako ere, herritarren iritziak kontuan hartuko ditugularik.

Leitza hobetzea, herritarrentzat zerbitzuak hobetzean datza neurri handi batean, eta horretan lanean jarraituko dugu buru-belarri.

Leitza bizia, aberatsa, euskalduna, anitza, naturzalea, historiaz betea, abegitsua eta askoz gehiago da. Atari honek guzti hori isladatzea ezinezkoa bada ere, errealitate hori guztioi gerturatzen laguntzea bilatzen dugu.

Gertutasunetik elkar ezagutza eta ulertzea errazagoa delakoan, adeitasunez,

Mikel Zabaleta.