Partehartzea eta Auzolana 2017-02-28

Azken auzolana Eskola atzeko aterpea moldatzeko

Leitzako umeek jolastu ahal izateko leku estali bat eskatuz, 100 guraso inguruk abiatutako sinadura bilketa baten ondoren, adostasun eta auzolan bidez Eskola atzealdeko aterpea moldatu da fase desberdinetan. Aste buru honetan azken auzolana eginen da goizeko 9:30etan hasita. Hemendik aurrera haurrentzako gune berri bat izanen da herrian.


Partehartzea eta Auzolana 2016-10-18

Erreka garbitzeko auzolana, urriaren 29an.

Udalak eta GAN Nafarroako ingurumen kudeaketa erakundeak erreka garbitzeko auzolana antolatu dute. Bi erakundeen helburua da herritarrekin ingurumen arloko lanketa egitea. Alde batetik sentsibilizazioa landuz eta bestetik ingurumena zaintzeko ohiturak bultzatuz. Ekimen honek gainera IREKIBAI eta, Europako Natura 2000 eta Life programen babesa dauka.





Denera 2 orrialde