Kultura eta Kirola 2017-05-22

LEITZA ARGAZKI ZAHARRETAN liburua aurkeztuko dugu ostiralean, maiatzak 26

LEITZA ARGAZKI ZAHARRETAN izenburua daraman argazki bildumak xumeki leitzarron memoria ekarri nahi du gaurdaino. Duela mende bat hartutako irudiak zer eta nolakoak izan ginen gogoratzeko balioko digu. Ez gara askorik murgildu behar Historian zehar, geure herrian gertatutakoekin liburu bat baino gehiago egin ahal izateko. Maiatzaren 26ko aurkezpenaren ondoren, liburua Maimur eta Astizen salgai egonen da.


Kultura eta Kirola 2017-05-11

Bihar hasiko da Leitzako XXXX. Kultur Aroa

Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 17ra iraungo duen egitarau oparoa prestatu du ALKEk XXXX Kultur Arorako. Urtero bezala, ekimen ugari eta herritar guztiei irekia. Udalaren 100 urteurrena dela eta gainera, bi ekimen burutuko dira hilabetean zehar. Ez da aspertzeko denborarik izango.


Kultura eta Kirola 2017-02-13

Ekimen ugari antolatu ditugu udaletxeko eraikinaren 100 urteurrenaren harira

1917ko abuztuaren 11n gertakizun handi bat jazo zen Leitzan. Udaletxe berria inauguratu zuten garai hartako agintari eta herritarrek. Urteurren hori aprobetxatuz urte osoko egitaraua osatu dugu Leitzako Udaletik otsailean hasi eta azarora arte iraunen dueña. Batzuk hemen bildu ditugu eta beste batzuk isilpean gordeko ditugu momentua iritsi arte. Hau da, sorpresak ere izanen dira.


Kultura eta Kirola 2016-12-20

Dena prest Orantzaroari etorrera beroa emateko

Larunbatean, abenduak 24, Orantzaroa iritsiko da Leitzara. Pesta batzordeak dagoeneko prestatu du egitaraua. Goizean kalejira batekin hasiko da eguna eta iluntzean plazan jentilek, galtzagorriek, Maimurrek eta nahi duten herritar guztiek Orantzarori ongietorria emango diote.



Denera 3 orrialde