Tokiko Garapena 2018-10-31

Leitzako eta Aresoko produktuen IV. Azoka egingo da azaroaren 11an. Berrikuntzekin dator gainera.

Leitzako Udalak eta LeitzEKO Kontsumo taldeak elkarlanean, bertako produktuen IV. azoka antolatu dugu azaroaren 11rako. Gure ekoizleen eta bereziki gure baserritarren jakinduria eta ezagutza zabaltzeko erakusleihoa izan nahi du Azokak. Bai parte-hartzaileen aldetik eta baita ere herritarren aldetik jaso zuen erantzunagatik, ekimen arrakastatsua geratu da. Aurten gainera, bi berrikuntza egonen dira feriaren bueltan. Bertako produktuen pintxopotea ostiralean eta Azoka Menua igandean.




Mendia Jasangarritasuna Tokiko Garapena 2018-05-15

Larreen Eguna, ekainak 16, lehen sektoreak paisaian egiten duen ekarpena ezagutarazteko.

Larren Eguna, ekainaren 16an ospatuko da. Eguna modu didaktikoan planteatuta dago baserri eta hazienda mundua ezagutu eta elkarrekin bazkaltzeko aukera egonen delarik. Baserritarrek Leitzan eta Areson egiten duten ekarpen sozial eta kulturala balorean jartzeaz gain, paisaia eta lurraldearen mantentzean egiten duten lana ezagutarazteko eta aitortzeko egun bat izango da.


Tokiko Garapena 2018-05-25

Plazaolako hesiak konpondu eta hiru mendi ibilbide berri sortuko ditu Udalak.

Plazaola Natur Bidean egur hesien konponketa eta aldaketan lanak egin ahal izateko diru-laguntza lortu du Leitzako Udalak. Guztira 50.000€ko diru-laguntza jasoko du Europako FEDER programatik. Horrez gain, Leitzako Udalaren asmoa  mendiko hiru ibilbide erregistratu eta seinaleztatzea da. Osotara, 70.000€ko inbertsioa eginen du Udalak aurten turismo arloan. Lanak, uda ondoren hasiko direla aurreikusten da.


Denera 6 orrialde