Euskara eta Hezkuntza 2018-04-10

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten UEMAk, lehen aldiz

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko, udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten lehen aldiz UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.

Uztailaren 10etik 17ra izango da egonaldia, Zestoako Sastarrain aterpetxean. 50 lagunentzako izango da lekua, eta izena emateko epea astelehenean zabalduko da, martxoaren 19ean.


Udala orokorrak 2018-04-05

Deialdia, taxi lizentzia esleitzeko

Leitzako Udalak 2018ko martxoaren 20an egindako Batzarrean erabaki du Leitzako udal-mugartean hiriko taxi baterako lizentzia bat lehiaketa bidez esleitzeko deialdia onestea. Eskaintzak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.




Jasangarritasuna Tokiko Garapena 2018-03-09

Formakuntza programa ekoizle, saltzaile eta ostalarientzat.

Elikadura katean parte hartzen duten eragileei (ekoizle, sailtzaile eta ostalariak) zuzendutako formakuntza programa jarri du martxan BERTATIK BERTARA DINAMIKAk. Elikagaien inguruko legedi higieniko sanitarioa eta salmenta bide zuzenei buruzko hiru saio antolatu dira. Aldez aurretik izena ematea komeni da saioak ongi antolatzeko. Horretarako bertakoproduktuakleitza@gmail.com helbidera idatzi behar da.


Denera 31 orrialde