Berdintasuna eta Gizarte Politikak 2018-10-11

Emakume baserritarren topaketa, urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.

Datorren urriaren 15ean, landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna izanen da. Data hori aprobetxatuz, emakume baserritarren topaketa antolatuko du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak. Topaketak arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izanen dira Leitzako Udaletxean. Helburuetako bat, topaketa honetan, emakume baserritarraren ahalduntze prozesu bati ekitea litzateke. Topaketak Marian Cestau talde bideratzaileak gidatuko du.




Berdintasuna eta Gizarte Politikak 2018-08-03

Pestak gertu direla eta eraso sexiten aurkako protokoloa martxan da jada

Orain dela hilabete batzuk, eskualdeko Berdintasun Batzordetik errespetuzko harremanen aldeko kanpaina jarri genuen abian Leitzan, Goizuetan, Areson eta Aranon. Leitzako pestetan harreman sanoak bultzatzean segitzearen aldeko aldarria zabaltzea oinarrizkoa da. Indarkeriarik gabeko guneak, espazioak eta ekitaldiak garatzen eta sortzen jarduteak emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak gutxitzearen bidean pausu garrantzitsu bat suposatuko luke. Leitza parekide, berdinzale, segurua eta justua eraikitzen jarraitzea ezinbestekoa da. Jaietarako eraso sexisten aurkako protokoloa martxan jarriko du Udalak eta Berdintasun Batzordeak. Aurtengo gure helburuetako bat, askotan salatzen ez diren edota lagunarteko elkarrizketetan geratzen diren erasoen inguruko bilketa bat egitea izango da.



Denera 31 orrialde