Partehartzea eta Auzolana 2017-02-28

Azken auzolana Eskola atzeko aterpea moldatzeko

Leitzako umeek jolastu ahal izateko leku estali bat eskatuz, 100 guraso inguruk abiatutako sinadura bilketa baten ondoren, adostasun eta auzolan bidez Eskola atzealdeko aterpea moldatu da fase desberdinetan. Aste buru honetan azken auzolana eginen da goizeko 9:30etan hasita. Hemendik aurrera haurrentzako gune berri bat izanen da herrian.


Denera 4 orrialde