Leitzako Haur eta Lehen Hezkuntzako Erleta eskolako beheko solairuko bi hegaletako komunak goitik-behera berritu dira uda honetan eta, horretaz gain, behar bereziak dituzten pertsonentzat ere egokitu da komun bat.
Kostua, guztira, 77.498,81 eurokoa izan da, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 30.571 € ordainduko ditu (% 40 inguru) eta gainerako %60a Leitzako Udalaren gain geratu da, 46.927,81 euro hain zuzen.
Gainera, lanak ia osotasunean herriko gremioek egin dittuztenez, eskoletan inbertsio garrantzitsua egiteaz gain, tokiko ekonomiari bultzada txiki bat emateko ere balio izan du.
Pixkanaka, herriko hezkuntza azpiegiturak berritu eta inklusio mailan hobetzeko pausoak ematen jarraitzen du Udalak.
Iruditan, lehena eta oraina alderagarri: