Albiste guztiak

Albisteak

Udalak balioanitzeko bi langile kontratatuko ditu 6 hilabeterako. DEIALDIA.

Udalak, 6 hilabeterako balioanitzeko bi langile kontratatzeko prozedura ireki du. Eskaerak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira apirilaren 23ko 12:00ak baino lehen. Kontratatuko diren bi pertsonek lanaldi osoan jardugo dute 6 hilabetez. Kontratuaren hasiera maiatzaren 15ean izatea aurreikusita dago. Betebehar nagusiak mantentze eta garbiketa lanekin lotuta daude. Prozesuaren emaitzak Leitzako Udalaren egoitza elektronikoaren iragarki oholean jarriko dira.

2019-04-03 Kultura eta Kirola Partehartzea eta Auzolana

Deialdi berezia Leitzako Krossean parte hartzeko.

Leitzako Herri Krossean parte hartzea jaitsi dela eta kezkatuta, Aurrera K.E-K deialdi berezia egin nahi du herritarrek lasterketan parte har dezaten.

Izen ematea egunean bertan edo aldez aurretik bada, www.kronoak.com atarian.

Gehiago irakurri
2019-04-02 Jasangarritasuna

Klima eta Energiari buruzko Alkateen Ituna sinatu du Leitzako Udalak.

Joan den martxoaren 26ko udalbatzarrean,  Klima eta Energiari buruzko Alkateen Ituna sinatzea onartu zen. Itun honen barruan milaka toki administrazio biltzen dira. Helburu nagusia da, 2030 urterako negutegi efektua sortzen duten gasak %40an jaistea eta klima aldaketari aurre egitea.

Gehiago irakurri
2019-03-26 Euskara eta Hezkuntza Tokiko Garapena Kultura eta Kirola

Liburutegia herrira ekartzeko aukera ireki da.

Guraso Katolikoen Elkarteak Oialde lokala Udalari eman dio, baldintzapeko donazioaren bitartez. Horrek liburutegia herrian kokatzeko aukerak ireki ditu.

Gehiago irakurri
2019-03-12 Jasangarritasuna

Aurrezpen handia Udal energia plana martxan jarri zenetik.

2016an onartutako Udal Energia planari esker aurrezpen handia lortu da. Dagoeneko urtean 22.000 euro baino gehiago aurrezten ari da Udala, urteko gastua 119.063 eurotik 96.973ra jaitsi da.

Gehiago irakurri
2019-03-07

Martxoak 8. Bihar Udal bulegoak eta Haurreskola itxita egonen dira.

Udaleko emakumezko langileek bat egiten dute greba feministarekin. Ostiralean, martxoak 8, bai Udaleko bulegoak zein Itzaire haurreskola itxita egonen dira.

Gehiago irakurri