INFOLEITZA, Leitzako Udalaren Whatsapp-eko hedapen zerrenda

Leitzako Udalak herritarrengana zuzentzeko komunikazio kanal azkar, arin eta eraginkorrak izan nahi ditu.

Baliteke orain arte Leitzako informazioa jaso izana, difusio talde handi honen parte izan zarelako.

Orain, berriz, aldaketa eginen da eta Leitzako Udalaren Komunikazioko telefonotik iritsiko zaizkizu mezuak: jakinarazpenak, albisteak, berrikuntzak, askotariko ekimenak, eta abar.

Horretarako 2 pauso eman:

  1. 617 38 56 22 zenbakia zure mugikorreko kontaktuetan sartu behar duzu, adibidez “INFOLeitza” izenarekin.
  2. Zenbaki horretara «ALTA» dioen mezua bidali eta, automatikoki, Udalak bidalitako albiste, argibide, jakinarazpen eta informazioaren berri jaso nahi duzula onartuko duzu. Ez duzu identifikatu edo zure datuen berri eman beharko horretarako.

Identifikatu beharrik gabe, automatikoki, herriaren inguruko mezuak jasotzen hasiko zara.

 


 

Gogoratu:

  1. Ez da talde bat, hedapen-zerrenda bat baizik.
  2. Ez erantzun jasotzen dituzun mezuei.
  3. Baja eman dezakezu telefono-zenbaki honetara «BAJA» hitza bidaltze hutsarekin.

 

#DenokEgitenDuguLeitza

Ez diezazula ezerk ihes egin!

*ADI! Orain arte erabili den HEDAPEN TALDEA desagertu eginen da

Menú