Albiste guztiak

Albisteak

Herri Aretoaren proiektua babesteko sinadura bilketa hasi da.

Leitzako zinea oso zaharkituta dagoela gauza jakina da; baita Leitzan dagoen kultur ekimen eta sormenerako azpiegitura egoki baten beharra ezinbestekoa dela ere. Leitzako Udalak zinea moldatzeko memoria eta aurrekontua prestatu ditu. Nafar Gobernuarekin lanean ari bada ere, herri ekimen bat jarri da martxan Herri Aretoa egokitzeko diru-laguntza eskatuz.

2017-07-12

Puzgarrien festa larunbatean igerilekuan

Iaz bezala, aurten beranduxeago den arren, Puzgarrien Festa antolatu du Anikotek igerilekuan. Larunbatean, uztailak 15ean izanen da.

Gehiago irakurri
2017-07-07

Prest dago Leitzako turismo informazio gunea

Leitzako turismorako informazio puntu berritua prest dago jada bisitariak hartzeko. Euskal Herria plazan bertan, Udaletxe ondoan, kokatzen da informazio puntua (lehengo karnizeri zaharra).

Gehiago irakurri
2017-07-04

Parte-hartze bilera: U.E-25 unitatearen Plan Berezia.

35/2002 Foru Legeko 7.3 artikuluak ezarritakoa jarraituz, UE-25 unitatearen Plan Berezia onartu aurretik, kontsulta izaera duen parte-hartze prozesu herritarra eginen da.

Eguna: 2017ko uztailaren 7an. Ordua: arratsaldeko 20:30etan. Tokia: Udaletxeko Batzar Aretoan.

Gehiago irakurri
2017-06-09 Kultura eta Kirola

Ekainaren 17an, larunbata irekiko da igerileku denboraldia.

Dena prest dago igerilekuak irekitzeko. Astelehenean ireki zen epea igerilekutako bonoak erosteko aukera. Igeriketa ikastaroetan izen ematea ere martxan dago. Taberna eramango duten kudeatzaileak Goizeder Ariztimuño eta Amaia Jaka izanen dira. Eta igerilekuak txukuntzeko lanak datozen egunetan amaituko dira. Eguraldiak laguntzen badu, ekainak 17, larunbata irekiko dira Leitzako igerilekuak.

Gehiago irakurri
2017-06-09 Kultura eta Kirola

Nafarroako Parlamentua Leitzako Zine Areto zaharra ezagutzen egon da.

Nafarroako Parlamentuko Kultura, Kirola eta Gazteria Batzordearen bisita jaso dugu gaur Leitzan. Bisitaren helburua Leitzako zine zaharra bertatik bertara ezagutzea izan da.

Gehiago irakurri