Kiroldegia

Anikote Leitza S.L,  Leitzako Udalak bertako kirol zerbitzua eta azpiegiturak kudeatzeko sorturiko enpresa publiko bat da. 2016.urtean eman zituen bere lehen pausoak, helburu nagusi bezala,  Leitzako biztanleei kirol zerbitzu publiko duin bat  eskaintzea zelarik. Lau urteren ondoren, herriko kirol azpiegitura garrantzitsuenetan (kiroldegia, igerilekua eta pilotalekua) hobekuntzak burutu eta bazkide kopurua %35 inguru handitu eta gero, Anikote S.L-k, herrian kirol zerbitzua egonkortzea lortu duela esan daiteke, hasieran jarritako helburu garrantzitsuena lortuz.

Kiroldegiko azpiegiturei dagokienez zehazki, muskulazio gela, frontoi txikia, spinning gela, soinketa/erabilera anitzeko gela, areto futbola eta saskibaloi kantxa edota sauna daude, besteak beste.

Kirolak, jarduerak eta, urritik ekainera bitarte, haurrentzako, gazteentzako, helduentzako eta adinekoentzako ikastaroak eskaintzen dira.

Arlo honetan, azken berrikuntzen artean, «les mills» jarduera sorta dago. Kasu honetan, «body bump» eta «body combat» ikastaroak ordutegi eta saio kopuru malguarekin jarrai daitezke aplikazio bati esker txandak erreserbatuz. Http://leitza.reservas24h.es orrialdean, jarduera  sorta horretan izena emana dutenek, unean uneko lan errelebo edo aukera pertsonalen arabaera noiz zein kirol saiorako txanda erreserbatu hauta dezakete . Esan gabe doa, harrera ezinhobea izan duela leitzarren artean, kirolerako dugun denbora egokitzea asko errazten duen «pakete» gisako honek.

Honez gain, spinningeko saio birtualak ere badaude, monitore fisikorik gabe, pantaila baten bidez saioak eskainiz.

Gainera, gimnasioko bi kirol teknikarirekin kiroldegiko harreran edo telefonoz (948 510 719an) hitzordua eska dezakete bazkideek, guztiz dohain, haien entrenamendu pertsonaletan laguntzeko.

Informazio gehiagorako,  jo zuzenean kiroldegiko harrera zerbitzura edo kontsultatu beheko eskuorri eta agiriak.

Anikote kirol enpresaren nobedade, ekitaldi, albiste eta abisu interesgarriak jaso nahi badituzu berriz, 623 26 65 82 zenbakira «ALTA» mezua bidali eta whatsapp hedapen zerrendan sartzea eska dezakezu gainera.

Kiroldegiko gerente den Miren Latasak 2021eko urrian erran.eus tokiko hedabidean jasotakoak irakurri nahi badituzu, sakatu hemen

Anikote S.L.-ko gerentea

ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00 eta 16:00-21:30
  • Larunbata: 09:00-14:00 eta 16:00-21:00
  • Igandea: 09:00-14:00

Uztaila eta abuztua: Arratsaldeko ordutegian aldaketatxo bat egiten dugu eta kiroldegia 17:00etan irekiko da

HARREMANETARAKO:

Telefonoa: 948 51 07 19

kirolak@leitza.eus

HAINBAT AGIRI:

2023 PREZIOAK

BAZKIDE EGITEKO fitxa

WEBAPP BERRIA

1. Erregistra zaitez

2. Abonu aktiboa kontratatu

3. Unean dauden ikastaroak ikusi ahal izango dituzu eta nahi duzunean zure plaza erreserbatu ahal izango duzu

IKASTAROAK:

Hauek dira 2023-2024 ikasturteko ikastaroak.

kiroldegia
Muskulazioa1
Aerobikoak gradetan
Kiroldegia kanpotik
Areto futbolerako pista
Erabilera anitzeko gela
Soinketa gela1
Kirol teknikariekin hitzorduak
Frontoi txikia
Aplikazioaren aurrebista
Cross fit gunea
Pista
Soinketa gela
Aerobikoak soinketa gelan1
Aerobikoak soinketa gelan

KIROL ERREZETA

Leitzako Osasun etxeak, Leitzako Udalak eta Leitzako Udaleko kirol zerbitzuak (Anikote) elkarrekin martxan jarri dugun programa, denon osasuna hobetzen saiatzeko

Menú