Traka Matraka Musika tailerra + Man non tropo kontzertua

TAILERRA

Birziklatutako edo etxean eta ohiko moduan erabiltzen diren materialak erabiliz, musika-tresnak eraikitzen hasiko gara. Tresnen funtzionamendua eta tresnen erabilera ikasi eta ulertuko dugu.

Trakamatrakako tailerrak ez dira musika-jarduera soila, trebetasuna, irudimena, ingurumen-kontzientzia eta sormena lantzeko bitarteko bat baizik.

Modu atseginean, instrumentuen familia desberdinak ezagutuko ditugu, hala nola aerofonoak, menbranofonoak, idiofonoak edo kordofonoak, eta instrumentuak gauzatzeko oinarriak eta printzipio akustikoak ikasiko ditugu.

MAN NON TROPO

Ume, gazte eta helduentzat.

Musika bihurtutako zaborra: luteria, birziklatzea eta musika-sormena. Gizarte honek baztertzen dituen objetuekin egindako musika-tresnak oinarri dituen ikuskizun musikala. Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak…Hori guztia Tramamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua. Inoiz ikusi ez diren musika-tresnak bizitza ematen dien ikuzkizun antzeztua eta musikatua.

 

 

 

El evento está terminado.

Fecha

2023 Ene 03
¡Caducado!
Menú