Albiste guztiak

Albisteak

Leitzako Pestak bertan behera

Osasun krisiak Leitzan ere, ohiko pesta nagusietarako urte bat gehiago itxaron beharra ekarriko du.

2020-05-23

Udaletxeko bulegoak irekiko dira berriz

Udaletxeko bulegoa eta Gizarte Zerbitzuen bulegoak maiatzaren 25ean zabalduko dira berriz.

Hala ere, baldintza eta jarraibide zehatzak daude, guztion segurtasuna bermatu eta ahal den zerbitzurik onena modu arduratsuan eskaintzeko.

Gehiago irakurri
2020-05-23 Euskara eta Hezkuntza Kultura eta Kirola Udala orokorrak

Aralar Udal Musika Eskolan matrikulazio epea zabalik

Aralar Udal Musika Eskolan matrikulazio epea maiatzaren 25etik ekainaren 7ra luzatuko da. Informazio gehiago eta izen-emate inprimakiak eskuratzeko, www.aralar.org orrialdera jo daiteke.

Gehiago irakurri
2020-05-20 Euskara eta Hezkuntza Udala orokorrak

Itzaire Udal Haur Eskolan aurre-matrikulazioa

Leitzako Itzaire Udal Haur Eskolan aurre-matrikulazio epea zabalduko da maiatzaren 25etik ekainaren 5era. Egoera berazi honetan, hitzordua eskatu eta segurtasun berme guztiekin egin ahal izanen da. Horretarako, leitza.eus webgune honetan dituzue eskuragarri beharrezko informazio eta inprimaki guztiak.

Gehiago irakurri
2020-05-06

Leitzak bere etxealdiaren memoria jasoko du

Leitzako Udalak hitzarmen bat sinatu du gaur Labrit Ondarearekin COVID-19ak sortutako ezohiko egoera honetan bizitakoak bildu, gorde eta herritaratzeko.

 

Gehiago irakurri