{"id":10383,"date":"2020-12-10T19:01:34","date_gmt":"2020-12-10T19:01:34","guid":{"rendered":"https:\/\/leitza.eus\/?p=10383"},"modified":"2020-12-14T06:35:33","modified_gmt":"2020-12-14T06:35:33","slug":"leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/","title":{"rendered":"Leitzako Herri Aretoa-ren inaugurazioa"},"content":{"rendered":"<p><strong>LEITZAKO ZINE ZAHARRA:<\/strong><\/p>\n<p>Leitzako zinea herri ekimenetik sortutako proiektu bat izan zen. Hainbat herritarren eskaerari bide emanez, 1957an Leitzako Udalak aurrekontu berezia onartu zuen zinearen proiektua aurrera eramateko (lurra bera erosi eta obrak egiteko).<\/p>\n<p>Zine zaharrean eskainitako ekimenak ugariak izan dira urte hauetan guztietan: bertso saioak, antzezlanak, kontzertuak, lehiaketak, langile batzarrak eta abar. Eta noski, baita film emanaldiak ere.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"size-medium wp-image-10384 alignleft\" src=\"https:\/\/leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Zine-zaharra-300x253.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"253\" srcset=\"https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Zine-zaharra-300x253.jpg 300w, https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Zine-zaharra-1024x862.jpg 1024w, https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Zine-zaharra.jpg 1299w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p>Zine zaharrean eskaini zen azken filma 2016ko azaroaren 13an proiektatu zen, \u201cM\u00e1s all\u00e1 de las monta\u00f1as\u201d izenekoa. Hala eta guztiz ere, publikoarentzat zine zaharreko ateak azken aldiz 2018ko herriko festetan zabaldu ziren, abuztuaren 13ko bertso saioan, hain zuzen ere. Bertan, Maialen Lujanbio, Julio Soto edota Illarregi senideak aritu ziren, besteak beste.<\/p>\n<p>Jakina denez, urteen joanaz zinea zaharkitu eta gainbeheran erori zen.<\/p>\n<p>Azken urteetan, agerikoak ziren eraikinak zituen gabezia larriak eta lege-urraketa egoeran zegoen: ez zituen suteen babeserako eta larrialdietarako neurriak betetzen, irisgarritasun gabezia nabarmenak zituen, teilatuaren egoera kaxkarrarengatik itogin haundiak zeuden, isolamendu eskasa zuen, ekipamendua zaharkitua geratu zen eta ia ezinezkoa suertatzen zen garaiko filmak eta ikuskizunak eskaintzea.<\/p>\n<p><strong>LEITZAKO HERRI ARETOAREN PROIEKTUA:<\/strong><\/p>\n<p>Zineko sorreran gertatu zen antzera, 60 urte geroago, Leitzako Udalak, herriko eragile eta jendartearen ufadaz lagundurik, proiektu berri bati ekin zion.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><iframe loading=\"lazy\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/5rY1OtDiETQ\" width=\"560\" height=\"315\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><a href=\"https:\/\/youtu.be\/5rY1OtDiETQ\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">BIDEOA: Zine zaharretik Leitzako Herri Aretora<\/a><\/p>\n<p>Herritarrekin eta eragile sozial eta kulturalekin batera (herriko 39 eragileren babesa jaso zuen proiektuak) hainbat lanketa burutu ziren: berri-paperak banatu ziren, batzarrak antolatu ziren, komunikabideetan agerraldiak egin ziren, auzolanean bideo bat ere egin zen sare sozialetan zabaltzeko eta, kanpaina guzti honi amaiera emateko, Leitzan egin den sinadura bilketa handienetariko bat gauzatu zen. Azken honetan, 16 urtetik gorako 1.445 lagunek sinatu zutelarik egitasmo berri honen alde.<\/p>\n<p>Babes guzti hori lortuta, udal ordezkariek Nafarroako Gobernuan eta Parlamentuan finantzaketa eske hainbat bilera burutu zituzten. Horretaz gain, administrazio ezberdinek zabaldutako diru-laguntza deialdietan parte-hartu zuen Udalak.<\/p>\n<p>Baita lortu ere: Parlamentuak aurrekontuetan onartutako partida berezi batzuen bidez, Nafarroako Gobernuak bi urtetan, guztira, 775.000 euroko diru-laguntza eman zion Leitzako Udalari. Horretaz gain, beste diru-laguntza deialdi batzuen bidez, 125.000 euro gehiago lortu ziren (horietatik 100.000 euro Europar Batasunetik).<\/p>\n<p><strong>Proiektuak, guztira, 1.300.000 euroko aurrekontua<\/strong> izanik, <strong>ia % 70a diru-laguntzen bidez<\/strong> osatzea lortu zen beraz (900.000 euro).<\/p>\n<p>Beharrezkoa zen finantzaketa lortuta, proiektu berriari ekiteko prest zegoen Leitzako Udala.<\/p>\n<p>Zine zaharra eraberritzea baino askoz\u00a0 gehiago izan da Leitzako Herri Aretoaren proiektua.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\" wp-image-9099 alignleft\" src=\"https:\/\/leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/07\/Leitzako-Herri-Areto-berria-300x225.jpeg\" alt=\"\" width=\"226\" height=\"169\" srcset=\"https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/07\/Leitzako-Herri-Areto-berria-300x225.jpeg 300w, https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/07\/Leitzako-Herri-Areto-berria-1024x768.jpeg 1024w, https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/07\/Leitzako-Herri-Areto-berria.jpeg 1600w\" sizes=\"(max-width: 226px) 100vw, 226px\" \/><\/p>\n<p><strong>Leitza herri bizi-bizia da<\/strong> eta sorkuntza mota ezberdinei bide emateko, erabilera anitzeko areto bat egitea izan da helburua. Hori horrela izan dadin, gakoetako bat <strong>harmaila mugikorretan<\/strong> dago. Modu mekaniko eta errez batean, eserlekuak atera eta sar daitezkeenez, espazio berdinean erabilera ezberdinetara egokitu ahalko den areto zabal bat izanen du aurrerantzean herriak.<\/p>\n<p>Honela, harmailak aterata daudenean, <strong>254 eserleku<\/strong> izanen ditu erabilgarri, eta harmailak bilduta daudenean, <strong>areto irekian 500 pertsona arte<\/strong> sartu ahalko dira (adibidez kontzertuak antolatzen direnean).<\/p>\n<p>Leitzako Herri Aretoak, <strong>sortzaileentzako eskuragarri egonen den espazio publikoa<\/strong> izateaz gain, eskaintza propioa ere izango du. Udalak deialdi publiko bidez kontratatuko duen kultur teknikariak programazio propioa garatzeko ardura izanen du eta <strong><em>Nafarroako Antzerki Sarean<\/em><\/strong> sartzeko eskaera bideratuko da (orain arte Leitzak ez zituen bertan egoteko baldintzak betetzen).<\/p>\n<p>Honetaz gain, <strong>kongresuak, kontzertuak, hileta zibilak edo agurtzeko zeremoniak, dantza ikastaroak, erakusketak, antzerki emanaldiak, aurkezpenak eta abar<\/strong> antolatzeko eraikina izanen da, ekipamendu aldetik guztiz hornitua baitago.<\/p>\n<p>Hautapen publikoan aukeratu zen izenak dioen moduan, aretoa<strong> herriarena eta herriarentzako<\/strong> dela nabarmendu nahi da. Honenbestez, eraikin honen izaera publikoa dela eta, <strong>herriko eragile eta herritar guztientzat eskuragarri<\/strong> egotea da helburua, bere erabilera laster onartuko den erabilera ordenantzaren bidez arautuko delarik.<\/p>\n<p>Ez da itxura aldaketa soil bat izan, <strong>aldaketa sakon bat<\/strong> baizik: eraikinaren egitura indartu da, lurpeko biltegi eta aldagela berri bana egin da, mugikortasun oztopoak eta larrialdietarako arazoak ezabatu dira edota ekipamendu egokiaz hornitu da, besteak beste. Aipatzekoa da <strong>efizientzia energetiko<\/strong> aldetik egindako apustua ere. Geotermiaz baliaturik eta isolamenduan egin den inbertsioari esker, eraikinak efizientzia energetikoan hobekuntza salto handia eman du. Alegia, kontsumo baxuagoarekin, lehen baino erosoago egon ahalko da bertan.<\/p>\n<p><strong>Lanak 2018ko irailean hasi<\/strong> ziren eta duela hilabete batzuk inauguratzea espero bazen ere, pandemiak eragindako eragozpenak direla medio, ate irekiera atzeratu egin behar izan da.<\/p>\n<p><strong>LEITZAKO HERRI ARETOAREN AURKEZPENA ETA BIDE BERRI BATEN HASIERA:<\/strong><\/p>\n<p><em><strong>&lt;&lt;Euskal kultur paisaian espazio berri bat jaio da: Leitzako Herri Aretoa.&gt;&gt;<\/strong><\/em><\/p>\n<p><strong>Abenduaren 18an<\/strong>, arratsaldeko 7etan, <strong>eragileentzako aurkezpena<\/strong> eginen da eta hurrengo egunean,<strong> hilaren 19an,<\/strong> arratsaldeko 5etan, <strong>herritarrentzako inaugurazio irekia<\/strong> izanen da. Leitzako Herri Aretoak aforo murriztuarekin ireki beharko dituenez ateak, <strong>hilaren 20an,<\/strong> igandean, inauguraziora hurbildu ahal izan ez duten herritarrentzako <strong>aurkezpenaren bideoa<\/strong> zintzilikatuko du Udalak sare sozialetan.<\/p>\n<p>Abenduaren 19ko inaugurazioko <strong>sarrerak<\/strong> datorren astelehenean eskuragarri egonen dira Maimur eta Astiz liburu-dendetan. Sarrera doakoa izanen da, eta herritar bakoitzak, gehienez, bi hartu ahalko ditu.<\/p>\n<p>Koronabirusak behartuta indarrean dauden arauak eta <strong>segurtasun neurri guztiak<\/strong> errespetatuko dira.<\/p>\n<p>Leitzako Herri Aretoaren aurkezpena egin eta gero, <strong>kultur agenda oparoa<\/strong> antolatu du Leitzako Udalak datozen asteetarako.<\/p>\n<p><a ref=\"magnificPopup\" href=\"https:\/\/leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/2020.12-Kultur-agenda.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"aligncenter wp-image-10386\" src=\"https:\/\/leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Kultur-agenda-gorri-300x113.jpg\" alt=\"\" width=\"358\" height=\"135\" srcset=\"https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Kultur-agenda-gorri-300x113.jpg 300w, https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Kultur-agenda-gorri.jpg 784w\" sizes=\"(max-width: 358px) 100vw, 358px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Bizitzen ari garen momentu zail hauetan argi geratu da <strong>kulturak eta arteak gizartean duten garrantzia,<\/strong> kultur sorkuntzak eragin soziologiko garrantzitsua baitu. Kultura aisialdia da, baina hori baino gehiago ere bada: pertsona eta herri gisa garatzeko ezinbesteko tresna da. Kulturak Herri egiten gaitu eta komunitatea saretzen laguntzen du.<\/p>\n<p>Honekin batera, esan beharra dago gure landa eremuak kultura sortzeko duen ahalmena aldarrikatu nahi dugula. Landa eremua ez baita subjetu mutua kultur sorkuntzari dagokionez. Gure ikuspegia eta izaera garatu nahi ditugu.<\/p>\n<p>Leitzako Herri Aretoa prest dago. Orain, sortzaile eta eragileen jardunaz,<strong> sortzeko eta adierazteko gure herriak duen potentzialtasuna askatzea<\/strong> da helburua.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"aligncenter size-medium wp-image-10390\" src=\"https:\/\/leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Alde-zaharra-ilunpean-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Alde-zaharra-ilunpean-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Alde-zaharra-ilunpean-391x260.jpg 391w, https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Alde-zaharra-ilunpean.jpg 960w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p>Informazio gehiago, <a href=\"https:\/\/leitza.eus\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><strong>www.leitza.eus<\/strong><\/a> atarian eta Leitzako Udalaren sare sozialetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>LEITZAKO ZINE ZAHARRA: Leitzako zinea herri ekimenetik sortutako proiektu bat izan zen. Hainbat herritarren eskaerari bide emanez, 1957an Leitzako Udalak aurrekontu berezia onartu zuen zinearen proiektua aurrera eramateko (lurra bera erosi eta obrak egiteko). Zine zaharrean eskainitako ekimenak ugariak izan dira urte hauetan guztietan: bertso saioak, antzezlanak, kontzertuak, lehiaketak, langile batzarrak eta abar. Eta noski,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":10375,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"video","meta":[],"categories":[23,28,25,26,31,29],"tags":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v20.5 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\n<title>Leitzako Herri Aretoa-ren inaugurazioa - Leitzako udala<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Leitzako Herri Aretoa-ren inaugurazioa - Leitzako udala\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"LEITZAKO ZINE ZAHARRA: Leitzako zinea herri ekimenetik sortutako proiektu bat izan zen. Hainbat herritarren eskaerari bide emanez, 1957an Leitzako Udalak aurrekontu berezia onartu zuen zinearen proiektua aurrera eramateko (lurra bera erosi eta obrak egiteko). Zine zaharrean eskainitako ekimenak ugariak izan dira urte hauetan guztietan: bertso saioak, antzezlanak, kontzertuak, lehiaketak, langile batzarrak eta abar. Eta noski,...\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Leitzako udala\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2020-12-10T19:01:34+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2020-12-14T06:35:33+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/2020_12_18-inaugurazio-kartela.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"500\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"500\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Saioa Sagastibeltza\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Saioa Sagastibeltza\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/\",\"url\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/\",\"name\":\"Leitzako Herri Aretoa-ren inaugurazioa - Leitzako udala\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/#website\"},\"datePublished\":\"2020-12-10T19:01:34+00:00\",\"dateModified\":\"2020-12-14T06:35:33+00:00\",\"author\":{\"@id\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/#\/schema\/person\/76b6a072fd254ffa58bb3d68296f6b6f\"},\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Home\",\"item\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Leitzako Herri Aretoa-ren inaugurazioa\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/#website\",\"url\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/\",\"name\":\"Leitzako udala\",\"description\":\"Leitzako udalaren webgunea\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/#\/schema\/person\/76b6a072fd254ffa58bb3d68296f6b6f\",\"name\":\"Saioa Sagastibeltza\",\"url\":\"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/author\/saioa\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Leitzako Herri Aretoa-ren inaugurazioa - Leitzako udala","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Leitzako Herri Aretoa-ren inaugurazioa - Leitzako udala","og_description":"LEITZAKO ZINE ZAHARRA: Leitzako zinea herri ekimenetik sortutako proiektu bat izan zen. Hainbat herritarren eskaerari bide emanez, 1957an Leitzako Udalak aurrekontu berezia onartu zuen zinearen proiektua aurrera eramateko (lurra bera erosi eta obrak egiteko). Zine zaharrean eskainitako ekimenak ugariak izan dira urte hauetan guztietan: bertso saioak, antzezlanak, kontzertuak, lehiaketak, langile batzarrak eta abar. Eta noski,...","og_url":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/","og_site_name":"Leitzako udala","article_published_time":"2020-12-10T19:01:34+00:00","article_modified_time":"2020-12-14T06:35:33+00:00","og_image":[{"width":500,"height":500,"url":"https:\/\/www.leitza.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/2020_12_18-inaugurazio-kartela.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Saioa Sagastibeltza","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Saioa Sagastibeltza","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/","url":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/","name":"Leitzako Herri Aretoa-ren inaugurazioa - Leitzako udala","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2020-12-10T19:01:34+00:00","dateModified":"2020-12-14T06:35:33+00:00","author":{"@id":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/#\/schema\/person\/76b6a072fd254ffa58bb3d68296f6b6f"},"breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/2020\/12\/10\/leitzako-herri-aretoa-ren-inaugurazioa\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Home","item":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Leitzako Herri Aretoa-ren inaugurazioa"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/","name":"Leitzako udala","description":"Leitzako udalaren webgunea","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/#\/schema\/person\/76b6a072fd254ffa58bb3d68296f6b6f","name":"Saioa Sagastibeltza","url":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/author\/saioa\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10383"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10383"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10383\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":10396,"href":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10383\/revisions\/10396"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/10375"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10383"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10383"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.leitza.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10383"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}