Kiroldegia

Anikote Leitza S.L,  Leitzako Udalak bertako kirol zerbitzua eta azpiegiturak kudeatzeko sorturiko enpresa publiko bat da. 2016.urtean eman zituen bere lehen pausoak, helburu nagusi bezala,  Leitzako biztanleei kirol zerbitzu publiko duin bat  eskaintzea zelarik. Lau urteren ondoren, herriko kirol azpiegitura garrantzitsuenetan (kiroldegia, igerilekua eta pilotalekua) hobekuntzak burutu eta bazkide kopurua %35 inguru handitu eta gero, Anikote S.L-k, herrian kirol zerbitzua egonkortzea lortu duela esan daiteke, hasieran jarritako hleburu garrantzitsuena lortuz.

Kiroldegian zehazki, muskulazio gela, frontoi txikia, spinning gela, soinketa edo erabilera anitzeko gela, areto futbola eta saskibaloi kantxa edota sauna daude, besteak beste.

Urritik ekainera bitarte hainbat ikastaro eskaintzen dira.

Informazio gehiagorako,  jo zuzenean kiroldegiko harrera zerbitzura edo kontsultatu beheko eskuorri eta agiriak.

kiroldegia
Muskulazio gela osorik
Areto futbolerako pista
Kiroldegia kanpotik
Ciclyng gela
Aerobikoak
Menú