BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
METHOD:PUBLISH
CALSCALE:GREGORIAN
PRODID:-//WordPress - MECv6.5.5//EN
X-ORIGINAL-URL:https://www.leitza.eus/es//
X-WR-CALNAME:Leitzako udala
X-WR-CALDESC:Leitzako udalaren webgunea
REFRESH-INTERVAL;VALUE=DURATION:PT1H
X-PUBLISHED-TTL:PT1H
X-MS-OLK-FORCEINSPECTOROPEN:TRUE
BEGIN:VEVENT
CLASS:PUBLIC
DTSTART;TZID=Europe/Madrid:20221211T190000
DTEND;TZID=Europe/Madrid:20221211T220000
DTSTAMP:20221004T110700
UID:MEC-8c458fc1ed9bb89c1cd16889cb7e7e68@leitza.eus
CREATED:20221004
LAST-MODIFIED:20221101
PRIORITY:5
TRANSP:OPAQUE
SUMMARY:HONDAMENDIA
DESCRIPTION:Prezioa Online: 7€\nPrezioa leihatilan: 8€\nZUZENDARITZA_ Ximun Fuchs\nIDAZLEA_ Harkaitz Cano\nAKTOREAK_\nAnder Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerà, Eneko Gil, Ane Sagüés, Jon Ander Urresti\nSINOPSIA\nZaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?\n2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.\n2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?\nNola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean?\nOspitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea?\nBitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.\nHitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.\nPantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.\n2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.\n\n
URL:https://www.leitza.eus/es/mec-agenda/hondamendia/
CATEGORIES:Antzerkia,Herri aretoa
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://www.leitza.eus/wp-content/uploads/2022/10/hondamendia-kartela-web.jpg
END:VEVENT
END:VCALENDAR
