Leitzara etorri zara eta ohartuko zinen bezala, euskara da eskualde honetako herritarrok komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza nagusia. Bi hizkuntza erabiltzen ditugu, euskara eta gaztelera, baina euskara da, bertakoa, kalean gehien entzunen duzuna. Jatorri ezezagunekoa eta, Europako hizkuntzarik zaharrenetakoa da.

Munduan milioi bat pertsonek hitz egiten dugu. Euskara hainbat mendez galera prozesuan egon da, eta azken hamarkadetan berreskuratze eta modernizazio prozesuan sartu den arren, UNESCOren arabera, oraindik arrisku egoeran jarraitzen du. Zorionez, eskualde honetan herritar gehienak euskaraz bizi gara, %80k daki euskaraz eta belaunaldi berrien artean ezagutza ia erabatekoa da. Toki aproposean zaude gure ondare natural, kultural eta linguistikoaz gozatzeko. Zure bisitaldiaz oraindik gehiago disfrutatzeko, euskara pixka bat ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Estimatuko dizugu.

Ondorengo lotura honetan Leitzako euskara entzuteko pasarte batzuk daude: http://ahotsak.eus/leitza/