Leitzakoa da, Ingurutxoetan ezagunena eta denboran zehar gaurdaino etenik gabe iraun duen bakanetakoa.

https://www.youtube.com/watch?v=LIFFJ3d7tnk&app=desktop

Leitzakoa da, Ingurutxoetan ezagunena eta denboran zehar gaurdaino etenik gabe iraun duen bakanetakoa.

Noiztik ez dakigula dantzatu izan da eta gaur egun oraindik bizi bizirik dagoen dantza da, herriko festetan eta baita bestelako ospakizunetan ere.

Orain 90 urte Hilario Olazaranek ingurutxoari buruzko lan monografikoa egin zuen. Geroztik, hainbat dantza adituk gure kultur ondare handienetakoa goraipatu izan dute, Ingurutxoetan garrantzitsuenetako eta "osoenetako" gisara definituz, gainera. Nafarroako garrantzitsuena gisara hartua izan da, bere koreografia-aberastasun eta doinu aniztasunarengatik.

Garai batean harremanetarako edo-eta festa egiteko tresna ezin hobea izan zen, eta ziurrenik horregatik iraun du, etenik gabe, urteotan denetan. Horrez gain, Leitzarrok tradizioari eusteko dugun grina ere kontuan hartu behar da, seguruenera horrek ere lagunduko ziolako ingurutxoari gaur arte irauten. Nahiz urteotan denetan aldaketak gertatu diren: garai batean, festetan gauero dantzatzen zen ingurutxoa, eta orduan hainbeste dantzari biltzen zen, herriko plaza kanpokaldetik hartu behar izaten zela dantzariak sartuko baziren, plazan bertan denentzat lekurik ez zelako. Gaur egun ez da halakorik gertatzen baina bada hainbat data seinalatu ingurutxoak huts egiten ez duena: hala nola ekainaren 24an arratsaldez (San Joan bezperaren aitzakian); festetako umeen egunean; festa egunean iluntzean (abuztuak 11); festa bigarrenean (abuztuak 12) arratsaldez, Aurrera dantza taldearen eskutik eta egun berean gauez, gaueko erromeria amaitutakoan; abuztuaren 15ean helduen Ingurutxoa izaten da, eta urriko lehen larunbatean ere, Aurrera elkartearen egunean hain zuzen, dantzatzen da, arratsaldez.

 

Espainiar Telebistak 1970eko hamarkadan Leitzako ingurutxoari buruz egindako

grabaketa ikus dezakezue beste lotura honetan: