Apirila erdi aldera izaten da. Kross berezia Leitzarrentzat.

Herrikoiaren kutsurik ez du galdu eta festa itzela izaten da herrian. Apustuak, erronkak eta korrikalari finak ez dira sekula falta, ez eta parte-hartzaile eta korrikalarien umore ona ere. Adin ezberdineko korrikalarientzat egokitzen dira ibilbideak, beraz, inork ez du parte ez hartzeko aitzakiarik.