Anikote Leitza S.L. Leitzako kiroldegia, frontoia eta igerilekua gestionatzeaz arduratzen den enpresa publiko bat da. Bere helburu nagusiena, Leitzako biztanleriari ahalik eta kirol zerbitzu hoberena eskaintzea da batetik, eta bestetik, herritarrek jarduera fisikoa burutu ahal dezaten material eta leku egokiak eskaintzea.

Bestetik, Nafarroako uztailaren 5eko 15/2001 kirolaren legeak dioen bezala, kirola herritar guztien eskubide bat da, bazterketarik gabe eskaini behar dena. Ondorioz, BERDINTASUNA errespetatzen duen kirol proiektu baten alde egingo da apustua, non, ezinduak, atzerritarrak, adin tarte guztietako jendea eta abar kontutan hartzen diren.

Baina, helburu guztiak helburu bakar batean labur genitzake, hala nola, sedentarismoaren arazoa alde batera utziz, Leitza herri aktibo batetan bilakatzea; eta hori izango da Anikote Leitza S.L.-ren erronkarik handiena.

Dokumentuak