Urteetan zehar, baserritar eta abereen lanaren ondorioz zaindutako larre toki hauetatik Leitzaran aranaren ikuspegi ezin hobeaz goza dezakegu. Hona iristeko, Basa Kabi hotel zaharretik irtengo den ibilbide atsegina eginez ailegatu dezakegu, Leitza eta Doneztebe elkartzen dituen errepidearen hertzean autoa utzita.