1752. urtean, bertakoa den harri gris urdinduarekin eraikia, bere arkupe zabalak eta eraikinaren handitasunak ematen dio garrantzia. 1917. urtean egindako zaharberritze lanen ondorioz, eraikinari ekialde eta mendebaldeko hegalak gehitu zitzaizkion, bostetik bederatzi arku izatera pasatuz eta gaur egunean ezagutzen dugun itxurarekin geldituz.

Herri-kirolaren aspaldiko, egungo eta geroko izar askoren sorlekua. Ostiralero ospe handiko azoka egiten da eta igande arratsaldeak bertako txistulariek alaituak izaten dira. Udaletxea (1915) bere izaera monumentalagatik nabarmentzen da. Bertako harri gris-urdin tipikoaz egina, estilo soilekoa da eta behean arkupea dauka.