Udala orokorrak 2019-04-10

Udalak balioanitzeko bi langile kontratatuko ditu 6 hilabeterako. DEIALDIA.

Udalak, 6 hilabeterako balioanitzeko bi langile kontratatzeko prozedura ireki du. Eskaerak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira apirilaren 23ko 12:00ak baino lehen. Kontratatuko diren bi pertsonek lanaldi osoan jardugo dute 6 hilabetez. Kontratuaren hasiera maiatzaren 15ean izatea aurreikusita dago. Betebehar nagusiak mantentze eta garbiketa lanekin lotuta daude. Prozesuaren emaitzak Leitzako Udalaren egoitza elektronikoaren iragarki oholean jarriko dira.


Udala orokorrak 2019-01-08

Txakur kaka gabe, askoz hobe!

Udaletxean jaso diren iritzien arabera, azken asteotan nabarmen igo da gune publikoetan txakurren kaka. Horregatik, herritarrei gogorarazi nahi die, txakur jabeen betebeharra dela txakurren kaka biltzea.




Udala orokorrak 2018-04-05

Deialdia, taxi lizentzia esleitzeko

Leitzako Udalak 2018ko martxoaren 20an egindako Batzarrean erabaki du Leitzako udal-mugartean hiriko taxi baterako lizentzia bat lehiaketa bidez esleitzeko deialdia onestea. Eskaintzak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.


Denera 8 orrialde