Jasangarritasuna Tokiko Garapena 2017-12-15

LEITZA KONTSUMITUZ, Bertako produktuen ekoizpen, salmenta eta kontsumoa bultzatzeko plana urtarrilean aurkeztuko da.

2017ko azaroan burututako bileren emaitzak ekintza plan batean jaso dira. Izugarrizko sentsibilizazio kanpaina izan da Leitza Kontsumituz prozesua bera. Balorazioa oso positiboa da. Parte hartzea oso anitza izan da eta kopuru aldetik bataz beste 50 pertsona inguruk hartu dute bileretan. Hurrengo erronka ekintza plana aurrera eramateko lan taldeak osatzea izanen da. Urtarrilean planaren aurkezpen irekia eginen da.




Jasangarritasuna 2017-03-20

Udalak bere Energia Plana aurkeztu zuen

Leitzako III Energia jardunaldien barruan, Udalak bere Energia Plana aurkeztu zuen pasa den ostegunean. Plana ESETEK enpresarekin batera landu da. Diagnostiko bat egin ondoren hainbat neurri zuzentzaile proposatu dira, ingurumena zaindu eta dirua aurrezteko balioko dutenak.


Jasangarritasuna 2017-03-14

Energia Jardunaldiak hirugarrenez Leitzan

Aurten hirugarren urtez antolatu dira Energia Jardunaldiak Leitzan. LeitzEko Kontsumo taldea eta Udalaren arteko elkarlanaren emaitza dira . Aurreko urteetako jardunaldietan saio oso arrakastatsuak izan genituen, eta espero dugu aurten ere leitzarrak eta ingurukoak gogoz hurbiltzea martxoan eginen diren 3 saioetara.


Denera 2 orrialde