Mendia Jasangarritasuna Tokiko Garapena 2018-05-15

Larreen Eguna, ekainak 16, lehen sektoreak paisaian egiten duen ekarpena ezagutarazteko.

Larren Eguna, ekainaren 16an ospatuko da. Eguna modu didaktikoan planteatuta dago baserri eta hazienda mundua ezagutu eta elkarrekin bazkaltzeko aukera egonen delarik. Baserritarrek Leitzan eta Areson egiten duten ekarpen sozial eta kulturala balorean jartzeaz gain, paisaia eta lurraldearen mantentzean egiten duten lana ezagutarazteko eta aitortzeko egun bat izango da.