Udala orokorrak

Herrian zuntz optikoaren hedatzea dela eta, urtarrilean Orange edo INSYTE enpresak, etxeetako jabeak diren norbanakoei edo/eta auzokide elkarteei loturak egiteko beharrezkoak diren baimenak eskatzen hasi direla jakinarazi nahi du Leitzako Udalak.

Zuntz optikoa Leitzaraino ekarriko da aurten eta laster etxe guztiak saretu ahalko ditugu. Herrian internet zerbitzu hobe eta azkarragoa bermatzea da asmoa. 81.500€ko kostua izanen du proiektuak  ( %65ean dirulaguntzarekin eginen da)

Egun hauetan, Orange edo INSYTE enpresak etxejabe eta auzokide elkarteekin harremanetan jartzen ari dira, zuntz optikoaren hedatzerako egin beharreko loturentzat beharrezkoak diren baimenak eskatzeko.