Mendia Tokiko Garapena

Zuhaitz zaharren lagunak eta TREPALARI elkarteak, Leitzako Udalaren eta Nafarroako Gobernuraren laguntzaz,: Zuhaitz mugarroen bigarren sinposioa. “Mugarro zaharren zaharberritzea; teknikak eta emaitzak” jardunaldia antolatu du Leitzan. Programa osoa artikulu barruan deskargatu daiteke.

Zuhaitz mugarroen sinposioa burutuko den bigarren aldia izanen da. 2017ko azaroaren 21 eta 22an izanen da hain zuzen.  Zuhaitz zaharrak zaharberritzea eta esperientzia hauen analisia izanen dira sinposioaren ardatz nagusiak. Sinposioan parte hartzeko izen-ematea dagoeneko itxi da.

Azaroak 21ean Europako adituak izanen dira bertan eta zuhaitz zaharretan egin dituzten lanak azalduko dituzte. Ondoren Penintsulako kasu ezberdinak aztertuko ditugu. Arratsaldean, tarte bat eskainiko zaie beren lanak ahoz zein poster bidez azaldu nahi dituzten pertsonei. Gainera, bideo emanaldi bat izanen da zinean, arratsaldeko 19:00etan.

Azaroaren 22an bisita eguna izanen da Leitzako mugarroak ikustera joateko. Azken 10 urteetan Leitzan erabilitako teknikak eta emaitzak ezagutzeko aukera izanen da. Arratsaldean berriz Helen Read-ek hitzaldia eskainiko du zuhaitz zaharren garrantziari buruz eta sinposioaren ondorioak aurkeztuuko dira. Hitzaldi interesa duen edonorentzat irekia da.

Jardunaldiak Zuhaitz zaharren lagunak eta TREPALARI elkarteak, Leitzako Udalaren eta Nafarroako Gobernuraren laguntzaz antolatu dira.

Dokumentuak