Udala orokorrak

Leitzako Udalak garrantzia berezia eman nahi dio informazio, komunikazio eta gardentasun arloei. Hori dela eta, web orrialde berri bat jarri du martxan, www.leitza.eus

Web orri honen helburu nagusiena da, herritarrek udal jardueraren inguruko informazioa modu azkar eta gardenean jasotzea. Horregatik, ohiko informazio eta dokumentazioaz gain, albiste desberdinekin eguneratzen joanen gara. Horrekin batera, herriko agenda aberatsa ere kontsultatu ahalko da.