Jasangarritasuna Udala orokorrak

Maiatzetik aurrera jarriko dira martxan neurri hauek, eta helburu nagusia da leitzarren ongizatea bermatzea, guztiontzako irisgarria, jasangarria eta segurua den Leitza eraikitzeko.

Iazko azaroan mugikortasunaren gaia modu parte hartzailean lantzeko proposamena egin zuen Leitzako Udalak. Emaitzak ez ziren izan esperotakoak baina bertan hitz egindakoak kontuan hartu ditu neurri hauek diseinatzerakoan. Hala nola, erakunde bezala dituen ardurak betetzea.

Hori dela eta, mugikortasunari begira neurri batzuk jarriko ditu martxan maiatzetik aurrera, hiru ildo nagusiri begira bideratuko direnak: trafikoa, irisgarritasuna eta segurtasuna. Neurri hauen helburu nagusia leitzarren ongizatea bermatzea da. Guztiontzako irisgarria, jasangarria eta segurua izanen den Leitza eraikitzea.

  • Herriko trafiko arazoak moldatu.
  • Oinezkoendako espazio faltari irtenbidea eman.
  • Oztopo arkitektonikoak ezabatu.
  • Oinezkoen segurtasuna bermatu.