Udala orokorrak

Udalak udaletxean burutzen diren ekintzetan interneteko erabilera erraztu asmoz doako wifi sarea instalatu du. Udal eraikinaz gain, plaza gunean ere Leitza_sare_librea seinalea hartuko da.

Udaletxe barruan internetekin zeuden arazoak konpondu asmoz eta bertan antolatzen diren bilera, ekimen eta ekitaldietan interneteko erabilera errazteko helburuz wifi sarea instalatu du Udalak.

Sarearen izena Leitza_sare_librea da. Doakoa eta irekia izanen da. Sisteman sartzeko ez da inolako identifikaziorik eskatuko. Herritar guztiek izanen dute sarbidea edozein gailutatik, esaterako ordenagailu eramangarriak, telefonoak, edota antzekoak.

Udaletxeko eraikinaz gain plaza gunera ere helduko da udalaren sarearen seinalea. Beraz, kalean ere errazagoa izanen da interneteko erabilera.