Udala orokorrak

Udalak, 6 hilabeterako balioanitzeko bi langile kontratatzeko prozedura ireki du. Eskaerak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira apirilaren 23ko 12:00ak baino lehen. Kontratatuko diren bi pertsonek lanaldi osoan jardugo dute 6 hilabetez. Kontratuaren hasiera maiatzaren 15ean izatea aurreikusita dago. Betebehar nagusiak mantentze eta garbiketa lanekin lotuta daude. Prozesuaren emaitzak Leitzako Udalaren egoitza elektronikoaren iragarki oholean jarriko dira.

BETE BEHARREKOAK:

  • Formakuntza akademikoa:
    • Eskola ziurtagiria (LOGSE aurrekoa) edo baliokidea
  • Euskararen ezagutza (proba baztertzailea eginen da)
  • Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emana edukitzea eta langabezian egotea
  • Gidatzeko baimena

 

KONTUTAN IZANEN DA:

  •  Lanpostuarekin erlazionaturiko formazioa akademikoa eta osagarria
  • Administrazioan, horrelako lanpostuan edo erlazionaturiko lanpostuetan lan esperientzia izatea.
  • Urtebete lehenagotik langabezian egotea.

 

ESKAINTZEN DA

  • 6 hilabeteko behin behineko hiru lan-kontratu lanaldi osoan
  • Ordainsaria administrazioko E mailarena
  • Lan ordutegia : goiz eta arratsaldez

 

AUKERAKETA PROZESUA

AGIRI GUZTIAK LEITZAKO UDALEAN AURKEZTU BEHAR DIRA , APIRILAREN 23KO 12:00

BAINO LEHEN.

PROBAK:

  • ESPERIENTZIA, FORMAKUNTZA, LUZAROKO LANGABEZIA

Postuarekin erlazionaturiko formazioa eta esperientzia neurtuko dira eta urtebete lehenagotik langabezian egotea (15 puntu)

 

  • EUSKARA PROBA: (baztertzailea). Apirilaren 29an, goizeko 9etan Leitzako udaletxean.

 

  • PROBA TEORIKOA: (35 puntu). Maiatzaren 3an goizeko 9etan Leitzako udaletxea.

 

  • PROBA PRAKTIKOA: (50 puntu).  Maiatzaren 7an goizeko 9etanan Leitzako Udaleko nabean (Landa industrialdean)

Dokumentuak