Udala orokorrak

Udalak hiru pertsona kontratatuko ditu, lan jardunaldi osoan eta 6 hilabeteko iraupenarekin. Langile hauen egiteko nagusia eta lehentasunezkoa oztopo arkitektonikoak ezabatzea izanen da. Kontratuaren hasiera 2018ko maiatzaren 14an aurreikusten da. Eskaera eta agiriak aurkezteko epea apirilaren 13ko eguerdiko 12:00etan bukatuko da.

Leitzako Udalak deialdia ireki du aldi baterako, funtzio anitzetako hiru langile kontratatzeko. Eskaera eta agiriak aurkezteko epea apirilaren 13ko eguerdiko 12:00etan bukatuko da. Eta, kontratatutako langileak maiatzaren 14an hasiko lirateke. Langile funtzio anitzetako hauen lehentasunak oztopo arkitektonikoen ezabatzea izango da.

 

Leitzako Udala, hainbat herritar eta talderen eskaerak kontuan hartuta, dagoeneko zehazten ari da kendu beharreko oztopoen plangintza. Eta espero du urte amaierarako lanak amaituta izatea.

 

Horrekin, Leitzarren ongizatea bermatu, guztiontzako irisgarria, jasangarria eta segurua den Leitza eraikitzen beste urrats bat eman asmo du.

 

 

DEIALDIARI BURUZKO INFORMAZIOA.

BETE BEHARREKOAK:

  • Formakuntza akademikoa:
    • Eskola ziurtagiria (LOGSE aurrekoa) edo baliokidea
  • Euskararen ezagutza (proba baztertzailea eginen da)
  • Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emana edukitzea eta langabezian egotea
  • Gidatzeko baimena

KONTUTAN IZANEN DA:

 

  • Lanpostuarekin erlazionaturiko formazioa akademikoa eta osagarria
  • Administrazioan, horrelako lanpostuan edo erlazionaturiko lanpostuetan lan esperientzia izatea.
  • Urtebete lehenagotik langabezian egotea.

ESKAINTZEN DA

  • 6 hilabeteko behin behineko hiru lan-kontratu lanaldi osoan
  • Ordainsaria administrazioko E mailarena
  • Lan ordutegia : goiz eta arratsaldez

AUKERAKETA PROZESUA: Agiri guztiak leitzako udalean aurkeztu behar dira , APIRILAREN 13ko 12:00 baino lehen.

PROBAK:

  • ESPERIENTZIA, FORMAKUNTZA, LUZAROKO LANGABEZIA

postuarekin erlazionaturiko formazioa eta esperientzia neurtuko dira eta urtebete lehenagotik langabezian egotea (15 puntu)

  • EUSKARA PROBA: (baztertzailea). Apirilaren 19an, goizeko 9etan Leitzako udaletxean.
  • PROBA TEORIKOA: (35 puntu). Apirilaren 23an goizeko 9etan Leitzako udaletxea.
  • PROBA PRAKTIKOA: (50 puntu). Apirilaren 26an goizeko 9etanan Leitzako Udaleko nabean (Landa Industrialdean)

Dokumentuak