Kultura eta Kirola

Aurtengo udako kirol eskaintza dagoeneko prestatu du Anikotek. Igeriketa ikastaroetan izena emateko aukera ireki da dagoeneko eta igerilekuko bonoak ere, eros daitezke. Ekainean irekiko dira igerilekuak.

2017ko udako kirol eskaintza prest dago dagoeneko. Iaz bezala, igeriketa ikastaroak egonen dira 6-12 urte bitarteko haurrek hastapen eta hobekuntza mailan eman ahalko dute izena. Gainera, helduentzako taldea sortzeko apustua egin da aurten.

Ikastaroetan izena emateko Anikote bidez egingo da. Aurrez-aurre kiroldegian, telefonoz deituz 948510719 zenbakira edo e-mail bidez kirolak@leitza.eus helbidera. Bazkideek 30€ ordainduko dituzte eta bazkide ez direnak 36€. Gainontzeko prezio eta bonoen informazioa hemen klikatuz ikus daiteke.