Euskara eta Hezkuntza

Udako tailer eta haur txokoan izen emateko aukera maiatzaren 26tik ekainaren 2ra arte egonen da irekita. Plazak mugatuak dira. 012 telefonora deitu behar da izena emateko. Informazio gehiago www.iparmank.eus helbidean aurki daiteke.

Urtero bezala Leitzako Udalak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Euskara zerbitzuak haur eta lehen hezkuntzako gaztetxoen udarako aisialdi eskaintza osatu dute Udan ez gelditu etxean lemapean.

Ekainaren 26tik eta uztailaren 21ra bitarte, 4 txandatan banatuta udako ekimenak egiteko aukera izanen dute Leitzako haur eta gaztetxoek.

Informazio gehiago Gizarte Zerbitzuan (948510840) edo Euskara Zerbitzuan (948510814)

Dokumentuak