Udala orokorrak

Uda garaian igerilekuan sorosle lanak egiteko 2 pertsona eta lan anitzetarako beste 1 kontratatuko ditu Anikote udal enpresak. Izen emateko epea apirilaren 18tik maiatzaren 2ra izanen da, biak barne. Hautagaiek beren kurrikuluma eta NAN agiriaren kopia utzi behar dute udal bulegoetan.

Anikote Kirol Enpresa publikoak udarako lan eskaintza deialdia ireki du. Izena emateko maiatzaren 2a baino lehen egin beharko da. Hiru lanpostu izanen dira bete beharrekoak.

Bi pertsona hartuko dira igerilekuan sorosleen ohiko lanak egiteko. Lan anitzetarako postuaren egin beharrak izanen dira, erabiltzaileei harrera egin, sarrera-irteera kontrola zein kobratzeak besteak beste.

Hiru lanpostu hauetarako hautagaitza aurkeztu nahi duten pertsonek kurrikuluma eta NAN agiriaren kopia utzi behar dute udal bulegoetan izena emateko epea amaitu aurretik.