Turismo mahaiak emandako hausnarketan informazio puntua berritu eta txukuntzeko beharra azaldu zen. Aste Santu ondoren ekingo zaie berritze lanei eta informazio puntua maiatza hasiera arte itxita egonen da. Proiektuaren egileak Ione Pastor eta Lucía Rodriguez dira. Bi ikasle hauek aurkeztutako proiektua da abenduko bozketan babes handiena lortu zuena.

Turismo mahaiak jasotako 10 proposamenen artean, herritarrek aukeratutakoa Ione Pastor eta Lucía Rodriguez ikasleek egindakoa izan zen. Informazio puntua barrualdetik egurrez apaintzeko proiektua izan zen beraz bozka gehien jaso zituena. Albistea laguntzen duten irudietan ikus dezakezue proiektua.

Egileen hitzen arabera, proiektu integrala izanen da bertako materialak erabiliz burutuko dena. Natura gertu sentitu eta jendea eroso hartzeko lekua sortu nahi izan dute.

Bestelako gaitasun fisiko eta psikikoak izan ditzaketen pertsonak ere kontuan hartu nahi izan ditu Turismo Mahaiak. Hori dela eta aditu desberdinekin lanean ari dira.

Esan bezala, lanak aste santu ondoren hasiko dira eta maiatzerako bukatuta egotea aurreikusten da.